ASTEROKO ARGAZKIA: FAMILIA ARGAZKIA
Ordiziako famili album honetan familien argazkirik ezin dute falta izan eta kasu honetan gure txokora ekartzen ditugunak Miren Guembek utzi dizkigu. Lehena Aniceto Otamendi eta Maria Andresa Garmendia bikotearen ezkontza-argazkia da 1914koa da, eta bigarren argazkian bikotearen seme-alabak eta ilobak ditugu, 1951.koa. Otamendi-Garmendia familia “Otamendiñea” edo “Errekalde berri” etxean bizi ziren, oraindik zutik irauten duena Sanperio kalean (ikusi argazkian), eta “Xoxoa” baserria bezala ere ezagutua.
Horren inguruan Martin Garciak 2014ko Santa Ana aldizkarian segidakoa azaldu zuen: “D. Aniceto Otamendi Peñagaricano, de profesión carpintero, construyó su nueva casa “Otamendiñea” o Errekalde berri sobre un terreno de nombre “Iruburueta”, adquirido a D. Joaquín Gueresta del caserío Biona (también denominado en ciertos documentos como Otatza garaikoa) en 1.911. El caserío Biona pertenecía a D. Juan Bautista Garmendia Gaztañaga durante la segunda mitad del siglo XVIII, dueño también del caserío Arramendi goena o Gaztañaga. En un extremo de esta finca, que tenía 8.550 m2 de terreno sembradío y otros 275 m2 de ribazo, edificó Aniceto su nueva casa, que valoraron en 10.000 pesetas en 1.919.”