GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETA
Parte hartzeko epea zabaldu da
dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatiba,GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA, proiektua garatzen ari da Ordiziako herrian 2015, 2016 eta 2017 urteetan. Ordiziako biztanleak, eragileak eta abar dira proiektu honen ardatza. Giza Eskubideen inguruan hauek sentsibilizatuaz eta heziaz, justizia soziala bermatzeko helburua du.Ekimen hau Ordiziako Udalaren Hiri Hezitzaileen programaren baitan dago kokatua.dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatibak, Ordiziako Udalarekin eta herriko eragile desberdinekin, Giza Eskubideen inguruan hainbat ekintza, jarduera edo programa garatzen ditu urtean zehar. Hauen artean Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko korto lehiaketa dago.
2017ko Maiatzaren 21ean,Eztabaida eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna ospatu da, egun horren inguruan sortutako ekintzen barruan eskainiko da ¨Giza Eskubideak Herrira korto lehiaketaren II. Edizioko lehenengo kortoa.
Goizeko 11:00etan Barrenako areto nagusian.
Kortoaren izenburua: BiciTown
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 4 min
Zuzendaria: Sendoa Cardoso (Bilbo)
¨BiciTown¨ Modou izeneko gazte Senegaldar baten erretratoa da. Gazte Senegaldar hau Bilbora iritsi zen duela urte batzuk bizimodu hobeago baten bila eta momentuz ez du Senegalera itzultzeko asmorik.
4 minutu irauten duen erretrato/ dokumental honen intentzioa Modouren egunerokotasuna erakustea da.
Ondoren, solasaldi bat burutuko da kortoaren inguruan eta maiatzak 21ean ospatu berria den Eztabaida eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren inguruan.
Solasaldian parte hartuko dugun elkarte/eragileak:
Ordizia kolore.
Garagune.
Zuhaizti.
Kimetz
Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatiba
|
|
Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko II. Korto Lehiaketa.
Gaurtik aurrera, abenduaren 10erarte ohiko zine emanaldi guztien aurretik Giza Eskubideen inguruko korto bat proiektatuko da Herri Antzokian.
2017ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean,Korto lehiaketaren finala eta sari banaketa ospatuko dira Herri Antzokian.
Lehiaketa honen helburu nagusia Giza Eskubideen inguruko sentsibilizazioa sustatzea da. Korto lehiaketa hau mundura ireki dugun leiho bat da, eta leiho horretatik errealitate desberdinak islatzen dituzten beste leiho batzuetara begiratzeko aukera izango dugu.
Gainera, lehiaketak Ordiziako herritarren artean, munduko txoko desberdinetan gizakiok bizi ditugun Giza Eskubideen urraketen inguruan gogoeta bermatzeko aukera emango du.
GaiaGiza Eskubideak
IraupenaGehienez 6 minutukoa izan behar du.
Izen-Ematea2017ko Irailak 10 arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkeztu ditzake. 2013 urtarrilak 1 etik aurrera sortutako kortoak parte hartu dezakete.
Plataforma digitalez edo postaz egin daiteke izen ematea.
Bidalketa
Filma eta inskripzio-buletina helbide honetara bidaliko dira:
Posta kutxa zenbakia 6 20240 Ordizia
Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Esparrua
Lehiaketa honen esparrua nazioartekoa da.
Generoa
Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo esperimental erako kortoek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko.
Hizkuntza
Filmak ozenak zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan
aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat
ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da azpitituluak ,aipatutako bi hizkuntza horietako batean igorrita bidaltzea.
Sariak
1000€ film labur onenari
300€ publikoko saria
300€ Goierriko film labur onenari.
· Ekintzaren inguruko datuak eta ekintzaren garapena:
2016an 130 korto jaso genituen munduko hainbat herrialdetatik: Uruguay, Paraguay, Finlandia, Frantzia, Thailandia, Taiwan, Errusia, Brasil, Suiza, Colombia, Venezuela, Italia, Kanada, Hungaria, Australia, Iran etab.
2016. urtean Ordiziako Herri Antzokian astero burutu ziren ohiko zine emanaldien aurretik, lehiaketara aurkeztutako 45 korto aukeratu eta proiektatu genituen.
Herri Antzokian urtean zehar proiektatu ziren 45 kortoetatik 18 hautatu eta parte hartze prozesu bat gauzatu zen.
Parte hartze prozesu hau azaroaren 17, 18 eta 21ean gauzatu da eta Ordiziako 64 herritarrek eta hainbat eragilek bozkatu ondoren, 12 korto onenak, “finalistak”, aukeratu genituen.
Parte hartze prozesu hau herri osoari irekia izan zen eta aurten ere finalistak aukeratzeko parte hartze prozesu hau burutuko da.
2017 GEH korto lehiaketak 16.400 ikusle kopurua izan zuen, eta aurten ere ikusle kopuru handia izatea espero dugu.