‘HUHEZINEMA 2017’ ORDIZIAN IZANGO DA HILAREN 15EAN
Zortzi laburmetrai emango dira Herri Antzokian doan
Azken urteetan bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzarekin, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu da. Ekainaren 15ean da hitzordua, 19:30tan, Herri Antzokian. Sarrera doan da.
Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin: “Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta “Karta Astrala” filmetako Maite Bidarte, hain zuzen.
Hamargarren Huhezinema Jaialdian saritutako zortzi film laburrak dira emango direnak Herri Antzokian:
*Basque Culinary Saila
Ikusleen saria: WABI-SABI filma (Egoitz Ibargoitia)
Basque Culinary saria: Krispetak (Maite Bidarte eta Andoni Gartzia)
*MU Ikasleen Saila
Ikusleen saria: Flash (Leire Goitia)
Dokumental Onenaren Saria: Trapu zaharrak (Imanol Eppherre eta Ion Garate)
Fikzio Onenaren Saria: Portrait (Iñaki Tena eta Mikel Uralde)
*Sail Ofiziala
Ikusleen saria: Karta Astrala (Maite Bidarte eta Koldo Gartzia9
Vértigo saria: El Divino (Sendoa Cardoso)
Goiena Saria: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea)