Azoka berezia hilaren 6an ospatuko da

Oporretatik itzuli eta Ordizia jaietan murgilduko da berriz ere. Asteburu honetan hasiko dira Euskal Jaiak Emaneurrek antolatutako ekintzekin. Hilaren 10ean amaituko dira Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako sari-banaketarekin. Tartean, hilaren 6an, asteazkena, azoka berezia ospatuko da.

PROGRAMA

Irailak 2, larunbata

“EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA.Antolatzailea: Emaneurre taldea.

11.00-13.30 Koadrilen arteko herri kirol txapelketa

14.30 Herri bazkaria (frontoi txikian) eta Elektrotxaranga

Gaueko 23:00etan: Plaza Nagusian dantzaldia GOZATEGI taldearekin.

 

Irailak 3, igandea

JUBILATUEN EGUNA

Eguerdiko 13:15ean, Arboledan dantzariak eta Laguntasuna errondailaren emanaldia,.

Arratsaldeko 14:15ean, jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolariekin eta Burrunbazale txarangarekin.

Segidan, dantzaldia orkestra batek alaituta.

 

Irailak 5, asteartea

Arratsaldeko 17:30ean, Plaza Nagusian, XXVII. Gastronomia topaketa-II Belaunaldien arteko Sukaldaritza txapelketa  eta “Goierriko Odolki Onenaren XXIII. Dastaketa-lehiaketa”.

Arratsaldeko 18:30ean, Plaza Nagusian Ordiziako Azen Erraldoien konpartsaren irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

Arratsaldeko 19:00etan: Arboledan, Arabako Errioxako ardo postuen irekiera.

 

Irailak 6, asteazkena

AZOKA BEREZIA

Goizeko 9:00etan diana,  Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.

Goizeko 9:15ean, D’Elikatuz zentrotik abiatuta eta trikitilari eta dultzaineroek lagunduta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko.

Goizeko 10:00etan, gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak)

Goizeko 11:00etatik 14:00etara: Euskal Photocall Foru pasealekuan.

Eguerdiko 12:00etan, Jose Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.

Eguerdiko 12:30ean, Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.

Eguerdiko 13:00ean, Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.

Arratsaldeko 17:30ean, Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko esku-pilota partidak:

1.Partida:  Arteaga - Erasun / Laso - Urretabizkaia

2.Partida: Bengoetxea VI - Larunbe / Irribarria - Albisu

Arratsaldeko 19:30ean, Jose Migel Barandiaran plazan, Herri Kirolaren Jaialdia: aizkolariak, harrijasotzaileak, txingak, …..

 

Irailak 7,  osteguna

Arratsaldeko 18:30tan: D'elikatuzen Kuko Jatetxeko Iker Markinez sukaldariaren "Euskal sukaldaritza praktikoa" liburuaren aurkezpena eta erakustaldi gastronomikoa. Izen ematea: 943 88 22 90 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Irailak 8, ostirala

Arratsaldeko 20:00etan: Plaza Nagusian, "Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketako finalistekin errebantxa" / Karidadeko Benta (Asteasu/Zizurkil) Vs Am...ona! (Amasa-Villabona)  Antolatzailea Goierriko Bertsozale Elkartea (GoiBE) Laguntzaileak Ordiziako Udala eta Argi Berri Elkartea

 

Irailak 9, larunbata

Egun osoan haurrentzako parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:00 – 13:30 eta arratsaldean 16:30 – 20:00.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, euskal kalejira herriko kaskoan Amets Bide eta Burrunbazale  taldeen eskutik.

Arratsaldeko 19:00etik aurrera, Plaza Nagusian, “Sagardo-festa”, sagardo dastaketa.

 

Irailak 10, igandea

Eguerdiko 12:00etan, Barrena Kultur Etxean, LAZKAO-TXIKI XXVI. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.

 

LAGUNTZAILEAK

Argi Berri Elkartea

Larrun Arri Elkartea

Jai Alai Elkartea

Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia

Goierriko Bertsolari Eskola

D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa

Emaneurre

Ordiziako Txistulariak

Amets Bide Kultura Elkartea

Azen Ordiziako Erraldoien Elkartea