JAVIER SAGARZAZU ARTISTAREN ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN
Irailaren 18tik urriaren 6ra. INAUGURAZIOA: Irailak 15, ostirala, 19:00 h.
Irailaren 18tik urriaren 6ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Javier Sagarzazu artistaren lanak (olioak eta akuarelak) izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).
Erakusketaren katalogoa ikusteko SAKATU HEMEN
jAVIER SAGARZAZUk Irunen 1966 inguruan aurkeztu zuen bere lehenengo erakusketa eta geroztik gaur egun arte banakako ehun erakusketa inguru egin ditu, honako hauek dira aipagarrienak: Hondarribia, Bilbo, Madril, Gasteiz, Baiona, Miarritze, Donostia, Iruña, Valentzia, Zaragoza eta Zarautz besteak beste.
Gure mugetatik kanpo banakako erakusketak ere egin ditu, Berlinen, Caracasen edo Parisen esaterako, eta baita "Cervantes Institutu" ezagunaren bidez Bordelen, Londresen eta Vienan.
Bakarka erakusketa ugari egin baditu ere, ezin ahaztu taldeka ere erakusketa ugaritan hartu duela parte nazio nahiz nazioarte mailan, hiri askotan: Arezzo (Italiako Toscana), Bogota, Kolonbiako Cartagena de Indias, Portugalgo Caldas da Rainha eta Lisboa, Paris, Akize,Bordele , Calw, Alemaniako Stuttgart eta Wiesbaden, Løten (Norvegia), Mexiko eta New York.
Bere ibilbide profesional eta pertsonaleko ardatz eta lehentasun izan den pinturan berrogeita hamar urtez aritu eta gero, sari ugari jaso ditu, jarraian esanguratsuenak:
Lehenengo Saria “Orientazio Artistikoaren X. Ikastaroan”, Madril-1967.
Banco Guipuzcoano Saria, “Euskal Pinturaren VII. Sari Nagusia”, Donostia-1974.
Aipamen Berezia, “Bienal Plastikoa”, Gasteiz-1978.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Bazkide Oso-1992.
Ohorezko Domina “Pinturaren PNW VII. Saria”, Madril-1993.
Akuarelaren Nazio mailako Saria, Caja Madrid 1995.
Lehenengo Saria, “Neguko Aretoa”, Goya Art Gallery, New York-1997.
San Telmo Arte Ederretako Akademiaren Lehenengo Saria, Puerto Banús (Marbella)-1997.
Ohorezko Aipamena “Adolfo Lozano Sidro IV. Lehiaketa Nazionala”, Priego de Corcoba-1997
----------------------
Bere ibilbide profesionalean aitorpen esanguratsua jaso du askotan, eta horren lekuko dugu 2010eko irailaren 7an Hondarribiko Udalak eman zion “Hiriaren Urrezko Intsignia”.
J.M.Loza