TOHARIA, ARETXABALA ETA CARREIRAS IZANGO DIRA HIZLARI LEMNISKATAREN ORDIZIentziA ZIKLOAN
Urriaren 6ean, 20ean eta 27an izango dira Barrena kultur etxean 19:00etan
Goierriko Lemniskata zientzia elkarteak ORDIZIentziaA zikloa antolatu du aurten ere Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Urriko hiru ostiraletan izango da, 19:00etan, Barrena Kultur Etxean.
Egitaraua honakoa da:
Urriak 6: "La sociedad del despilfarro". Manuel Toharia izango da hizlaria.
Urriak 20: "Los lugares más impresionantes del planeta". Antonio Aretxabalarekin
Urriak 27: "Lenguaje, mente y cerebro: conectando el laboratorio con la calle". Manuel Carreirasek gidatuta.
Hiru hizlariak, dibulgatzaile handiak izateaz gain, primerako komunikatzaileak dira. Besteak beste, Manuel Tohariak hainbat urtetan telebista eta irratian lan egin du; Antonio Aretxabala Radio Euskadiko "La mecánica del caracol" programan laguntzaile modura azaltzen da eta Manuel Carreiras TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) delako hitzaldi laburretan ere ohikoa da.
Kultur Etxeko areto nagusia interesatu guztientzat zabalik egongo da.
Informazio gehiago: https://issuu.com/lemniskata/docs/ordizientzia_2017