TXAPELDUNAK ELKARTUKO DIRA ASTEZKEN HONETAN ORDIZIAN
Ordiziako gazta lehiaketa azken hamar urteotan irabazi dutenen gazta hobenera aukeratuko du luxuzko epaimahaiak
Asteazken honetan, urriak 18, XXX. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa ospatuko da asteazkeneroko azokaren altzoan, goizeko 11.00tan hasita. Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2008tik 2017ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Honako gaztagileak arituko dira lehian: 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia) eta aurtengo irabazlea, Jose Luis Odriozola (Aia).
Hiru gazta hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortuz gero.
Luxuzko Epaimahaia elkartuko da oraingo honetan ere, Jose Juan Castillo lehendakari dutela ondorengo lagunek osatuko dutena: Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzailea) eta Roberto Ruiz (Fronton Jatetxea, Tolosa) sukaldariak, Marisol Vicente eta Alfredo Fernandez (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , eta Rosa Rojo, Urrup Antzerki taldeko zuzendaria bere XXV. urteurrenean.