Amaiera bikaina XXXII Barroko Aire ediziorako, larunbatan, Parrokian arratsaldeko 6:30etan.

Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, Ana Otxoa, sopranoak, Marife Nogales, mezzo-sopranoak, Santa Maria de Coro Musika kaperak, Oscar Candendo, organojoleak eta Easo Eskolaniak, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean eskainiko duten kontzertu interesgarriarekin: Pergolessiren “Stabat Mater” musika-lana. Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Nagusian.

 

 

Barroko garaiko musikagile baten obrarik esanguratsuenetariko bat entzuteko aukera izango dugu Barroko Aire zikloaren amaieran, Pergolesiren “Stabat Mater”-a hain zuzen ere. Obra honek Ama Birjinaren samina deskribatzen du gurutziltzatuta dagoen Jesus bere semearen aldamenean dagoela. Testua Jacopone Da Todik (1220-1306) idatzi zuen latineraz. Aipatu historian zehar musikagile asko izan direla hitz hain ederrak musikatu dituztenak, horien artean  Pergolesi (musikagile barrokoa),   hitzak eta musika komunio perfektu batean batzea lortu zuen emaitza benetan hunkigarria lortuz.

 

1992an sortua. EASO Eskolania mutilez osatutako talde bakarrenetakoa da Euskal Herrian gaur egun. Bere ezaugarriengatik, Aintzinako Musikan espezializazio maila altua hartu du, eta hori dela eta talde garrantzitsuekin elkarlanean aritu da, hala nola, The English Baroque Soloists eta Monteverdi Choir, sir John Eliot Gardineren zuzendaritzapean, Amsterdam Baroque Orchestra Tom Koopman-em zuzendaritzapean, Alla Francesca, edo Discantus, zeintzuekin XII-XII mendeetako Notre Dameko Eskolako musika grabatu zuen Eya Pueri izeneko diskoan.

Espezialio horretaz gain, bere moldakortasunari esker errepertorio zabala landu du. Esate baterako, Eskolaniak hainbat operatan hartu du parte: Bizet-en Carmen, Mozart-en Txirula Magikoa, Pucciniren La Bohème eta Tosca, Ponchielli-ren La Gioconda eta Britten-en Kedar-garbitzaile txikia.

Musika sinfoniko-koralaren arloan maila handiko orkestrekin lan egin du, horien artean azpimarra daiteke Donostiako Musika Hamabostaldiko 66. ekitaldian izandako partehartzea, Gustav Mahler-en 8. Sinfonia Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin kantatzen.

Gorka Miranda, zuzendaria,  Donostian jaio zen 1975ean, baina bere musika ikasketak Pasaia Musikal Kontserbatorioan hasi zituen. Bertan Kantu eta Txistuko irakasle tituluak eskuratu zituen eta era berean musika ikasketa ugari egin zituen, kontrapuntua eta biolina esaterako. Euskal Herriko Unibertsitateko Musika Heziketako Irakaslea titulua dauka. Musika pedagogiarako duen bokazioak abesbatza zuzendaritza eta interpretazioaren inguruko ikasketak egitera eraman du Jhon Poole edo Gunnar Ericson bezalako irakasleekin, eta baita Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutakoak egitera ere, besteak beste Juan José Menaren eskutik.

2001. urtetik Easo Eskolania zuzentzen du, harekin ondorengo jaialdietan parte hartu duelarik: Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko Jaialdia, XXV Festival d´Art Sacré de la ville de Paris, Biarritzeko Fêtes Musicales, ABAO Olbe txiki...
Egun Easo Abesbatzaren Musika Eskolako Ikasketa Burutza zentruko haur abesbatzen zuzendaritzarekin uztartzen du: EASO Araoz Gazte eta Araoz Txiki.