TXOTXONGILO JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN
Asteartea saio eskolarra eta ostiralean, 17:30etan, jende guztiarentzat.
Verónica Gonzálezek bi hanka ditu, mundu honetako pertsona gehienen gisara… Bere oinak, ordea, bereziak dira oso: pertsonaia groteskoak islatzen dituzte, absurdoaren eta poesiaren artean dantzan dabiltzan istorioetan bizi diren izakiak alegia.
“Hezur-haragizko txotxongilo” horiek, musikaren laguntzaz, umorez, fantasiaz, erritmoz eta kolorez betetako antzezpena eskainiko digute.
Keinuzko antzerkiaren nazioarteko ikuskizuna da honako hau, adin guztietarako aproposa. Figura antzerkia, non azpimarratzekoa baiten gorputzeko hainbat zati txotxongilo moduan erabiltzeko abilezia: oinak, belaunak, eskuak, e.a. Ikuskizun dibertigarria benetan, haur zein helduen gozagarri.
Verónica González artista eklektikoa dugu. “Oin bat taulan jarri bezain pronto” atzematen du ikusleen arreta. Antzerkia oinekin teknikari esker, Verónicak bere pasio nagusiak uztartzen ditu: antzerkia, txotxongiloak, musika, keinuzko mintzaira eta ikuslearekiko bat-bateko harremana. Harrigarria da emakume bakarlari hau taula gainean ikustea, apartekoa da haren iaiotasuna, naturaltasuna. Eszenatokia betetzen du bere gorputzetik irteten diren pertsonaia ezin bereziagoekin: oinekin, eskuekin, hankekin, buruarekin, eta bereziki, bihotzarekin. Arte modu bakarra bezain dibertigarria, mundu osoko ume eta ez hain umeek erruz txalotu dutena
Ezbairik gabe, proposamen erakargarria eta insteresgarria Ordiziako Herri Antzokian.