Elikagaiak ikastetxeetan, Zuhaiti zentroan, eta Garagunean bilduko dira abenduan zehar.


Seigarren urtez 'Saski solidarioa' izeneko ekimena jarriko da martxan egun hauetan. Caritasek, Herriko ikastetxek, Garagune zentroak, Zuhaizti gizarte zentroak eta Ordiziako Udalak elkarlanean garatzen dute ekimena 'Ordizia Hiri Hezitzailea' proiektuaren barruan.Kanpaina honen helburua behar gehien duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzea da. Bildutako elikagai guztiak Caritasi emango dizkiote ekimena bukatzen dutenean.

 

Belaunaldien arteko elkar ezagutzea eta baloren transmisioa dira  'Hiri hezitzailea' proiektuaren helburuetako batzuk, eta ekimen honekin gazteek elkartasunaren balioa zer den lantzen eta ikasten dute.

 


Bilduko diren produktuen zerrenda hau izango da:

LECHE                      ESNEA

AZUCAR                   AZUKREA

ACEITE                     OLIOA

GALLETAS               GAILETAK

TOMATE                   TOMATEA

CHOCOLATE           TXOKOLATEA

COLA CAO               COLA CAO

PASTA                       PASTA

ARROZ                     ARROZA

CAFE                         KAFEA

NOCILLA                 NOCILLA

TURRON                   TURROIA

QUESITOS                GAZTATXOAK

ATUN                        ATUNA

ALUBIAS                 BABARRUNAK

LENTEJAS                DILISTAK

SARDINAS               SARDINAK

CONSERVAS DE LEGUMBRES              LEKALE-KONTSERBAK

PRODUCTOS DE LIMPIEZA                    GARBIKETA-PRODUKTUAK

PRODUCTOS DE ASEO PERSONAL      NORBERAREN GARBITASUN PRODUKTUAK

GEL DE BAÑO        BAINURAKO GELA

CHAMPU                  XANPUA