BARRENA KULTUR ETXEKO ERAKUSKETA ARETOAN ORTZADAR ELKARTEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA.
Inaugurazioa: abenduak 15, ostirala, arratsaldeko 19:00etan
Abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia VIII. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.
Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero, Miguel Cavero eta Fran Pedrouso.
Erakusketarako egindako triptikoan horrela aurkezten da erakusketa:
Hartualdi on bat zein izan zitekeen galdetu ziotenean elkarrizketa batean Marianne Breslauerri, ondorengoa erantzun zuen berehala zalantzarik izan gabe: “Erakusketa batean bere aurretik pasa eta aurrera jarraitzen ez duzunean, orduan ezagutzen da zein den ona, aldizkari bateko orrialderen batek erakartzen zaituenean edo liburu bat begiratzen ari zarenean liburua begiratzen jarraitzea ahazten zaizunean. Teknika perfektua, ezta aparteko gai bat ere ez da esanguratsua; irudiaren indarrak balio du eta espresioak, hartutako unearen sekretuak”.
Errealitateak eragiten dit interesa, eta bereziki garrantzirik ez duen errealitateak, pertsona gehienek aintzat hartzen ez duten errealitateak. Marianne Breslauer (Berlin, 1909 – Zurich, 2001)
“Argazki onak egiteko sekretu bakarra da jakin-mina ez galtzea eta helburua lortu izana ez pentsatzea, bilatzen jarraitzea da gakoa” Ernst Haas (Viena, 1921-New York, 1986).
“Argazkigintza oraina eta gure egunerokoaren mundu bizia islatzeko baliabide egokia da". Berenice Abbott (1898, Springfield, Ohio -1991, Monson, Maine)
“Ez duzu argazki bat ateratzen, egin egiten duzu”, Ansel Adams (1902-1984).
Esaldi hauekin Ortzadar Argazki Elkartearen erakusketari sarrera egin nahi izan diogu eta aldi berean argazkietara gerturatzen gaituzte. Elkarteak erakusketa antolatuz urteroko hitzordua zintzo bete du. Erakusketan Ortzadarreko 9 bazkideren 27 argazkiak jasotzen dira eta beraien begiradaren bitartez, irudien bitartez, paisaiak, begiradak, objektuak, uneak eta abar jasotzen dira era oso pertsonalean eta aparteko sentipen eta emozioak eskaini eta islatzen dituzte.
Zale guztiei zabalik
Erakusketa urtarrilaren 4ra arte Barrena Kultur Etxean ikusgai izango dute argazkizale guztiek eta publiko orokorrak.
Asteartero, 19:00etik 21:00ak bitartean Barrena kultur etxean duten lokalean biltzen dira elkarteko bazkideak, argazkigintzaren inguruan sortzen diren askotariko gaiei buruz hitz egiteko, esperientziak konpartitzeko edo irteera eta tailerrak antolatzeko.
Erakusketa datorren ostiralean inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.