OSTIRALEAN "ETXEKO SALTSAK" ANTZERKI LANA HERRI ANTZOKIA
Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean
“Etxeko saltsak” lanak zabalduko du Ordizian “Antzerki garaia” programazioaren hoigeitalaugarren edizioa, ostirala honetan, gaueko 22:15ean. “Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.
Bi bikote, nahaspila betean: hori aurkezten du Etxeko saltsak antzezlanak, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreen lanaren bidez.
Relatively speaking Alan Ayckbourn britainiar antzerkigileak idatzi eta 1965ean Scaraborough hirian (Ingalaterra) estreinatutako umorezko antzezlana berreskuratu du Txalo Produkzioak konpainiak. Pertsonaien bideak hamaika aldiz norabide ezberdinetan katramilatzen ditu istorioak, gaizki-ulertutik gaizki-ulertura, ikusleek pertsonaiek berek baino informazio gehiago dutela.Gaizki-ulertuek eta nortasunen arteko nahasmenek eragindako endredoen komedia klasikoa da “Etxeko saltsak”, oso dibertigarria.
“Etxeko saltsak” obran bi bikoteren arteko ezkutuko harremanak argitara dakartzaten pasarte biziak taularatzen dira, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Aitor Fernandino eta Mikel Laskurainek antzeztutakoak. Bikote gaztea da bata (Garmendia eta Fernandino) eta helduagoa bestea (Gojenola eta Laskurain), baina haien arteko harremanak ez daude garbi hasieratik. Eta halaxe hasten da obra, bikote gazteenaren harremana ikusiz. Hortik abiatuko da funtzioaren korapiloa, funtsa, handik deskubrituko baita bakoitzak atzean zer gordetzen duen.
Hauxe da sipnosia: Greg eta Ginny maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.
Komedia arina da, helburu bakar gisa entretenitzea duena.Hitzordua ostirala honetan Ordiziako Herri Antzokian. Sarrerak aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean.