Martxoak 2, ostirala, gaueko 10:15ean. Errebelazio Ikuskizun Onenaren Max Saria.

Datorren ostiralea, martxoaren 2an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren laugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan The Funamviolistas konpainiak izen bereko lana aurkeztuko du.. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin. Ana Hernández, Mayte Olmedilla eta Lila Horowitzek The Funamviolistas-ena egiten dute, hiru hari-instrumenturen jole izanik, abestu, dantzatu eta batez ere emozionatu egingo gaituzten hiru artista dira. Artista osoak erabat, edertasunez eta originaltasunez konbinatzen dituzte arte-disziplina hainbat, bat-egite ia magikoa sortuz.

Karreraren gorenean egonik, hiru emakumek bere ametsak zapuztuta ikusten dituzte kaleratze-gutuna jasotzen dutenean. Oraina zapuztua duten hiru emakume edozein hiritako kaleko eserleku batean daude. Ustekabeko elkartze honek bizitza partekatzera eramango ditu. Laguntasuna, gainditzea eta egunerokotasuna dira beren istorioaren oinarri, zein musika, kantua, umorea eta keinuantzerkia konbinatuz kontatuko duten.

Gizakiaren emozioetan zehar egindako bidaia honek Antonio Vivaldi, Edvard Grieg, Jules Massenet, Georges Bizet, Astor Piazzolla eta Rita Pavoneren lanak, "Deseando amar" eta "Les Triplettes de Belleville" soinu bandak eta jazz eta tangoaren abesti klasikoak elkartzen ditu.

The Funamviolistas ikuskizun berritzailea eta munduan bakarra da. Edertasun finez eta originaltasunez uztartzen ditu askotariko diziplina artistikoak eta bat-egite akrobatikoa sortzen dute, ia magikoa, ikusleak hasieratik harrapatuz. Orotariko ikusleak hunkiarazi eta dibertitzen ditu.

 

Funamviolistas-ek sari ugari jaso ditu: errebelazio-ikuskizunaren Max saria, Musika ikuskizun hoberena, Buenos Airesen atzerriko ikuskizun hoberena…

Musikariak dira? Dantzariak dira? Antzezleak dira? Ez, Funamviolistas dira, Errebelazio Ikuskizun Onearen 2014ko Max Saria irabazi duen hari-hirukote bitxia. Errezeta? Musika klasikoa, folka, jazz eta tangoa oinarri dituen istorioa. Birtuosismoa, teatroa eta sinpatia. Musika, antzerkia eta umorea batzen dituen ikuskizun berritzaile bat dugu hau; Max Sarietan (espainiar antzerkiko “Oskarrak”) irabazle suertatu zen errebelazio ikuskizun onenari emandako saria jasoz. , ikuskizun bikaina eta aparta datorren ostiralean Ordiziako Herri Antzokian. Sarrerak aurrez aldetik salgai Barrena Kultur Etxean.