AHOZ AHO JAIALDIAREN SAIOAK OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN BARRENAN
Ostegunean, 18:00etan eta ostiralean, gaueko 10:00etan gala nagusia.
Ostegunean arratsaldean Barrenan, 18:00etan, izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: oraingo honetan Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Maider Alzelai (Euskal Herria). Beraiekin batera URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk eskainiko dute baita, beraiek sortutako ipuin eta istorio harrigarriak. Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiralean hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean, gaueko 10:00etan.
Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan.Pasa den larunbatean Benita Prieto brasildarra eta Amaia Puin euskalduna saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko umeekin. Aurten ikastaroaren irakaslea Maider Galarza izan da, Euskal Herriko narratzaile ezaguna eta euskal ahozkotasunaren erreferentea.
Eta jaialdiak aurrera jarraituko du. Astelehenean jaialdiak Goiztiri AEK euskaltegia bisitatu zuen eta asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan izan dira. Eneko Haritza eta Ane Gebara Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.
Istorioek eta ipuinek sorginduko gaituzte, ez dugu edari magikoen beharrik izango. Narrazioaren aztiak gonbidatu ditugu horretarako eta horretarako Jaialdian parte hartu duten hainbat artistak: Iban Moreno eta Aitor Tejedor (Musikariak), Christian Atanasiu (Alemania), Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Ane Gebara (Euskal Herria), Eneko Haritza (Euskal Herria), Maider Alzelai (Euskal Herria) eta Imanol Arabaolaza (Euskal Herria).
Gaueko sua Ahozko Kontakizunen VI. Lehiaketako hiru finalistek piztuko dute: Vanessa Gonzalez arrasatearra, eta Amaia Pagola eta Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrak. Jaialdia amaitzean seigarren edizioaren irabazlea zein izan den jakingo dugu.
“Ahozkotasunaren festa” izango da ostiraleko ekitaldia, Aktore parte-hartzaileek erabat liluratuta utziko dituzte ikusleak, ipuinak, historiak, kontakizunak eta gertakizunak kontatuz, narrazio-estilo ezberdinak erabiliz. Mundu zabaletik etorri, eta eszenatokian egingo dute topo artista guztiek, bakoitzak eskainiko duen ikuskizunaren zatitxo bat erakusteko festa kolektibo horretan.