ATE IREKIAK ORDIZIAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA EZAGUTZEKO
Asteazkenean eta ostegunean irekiko da goiz eta arratsaldez
Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofizialak ate irekiak antolatu ditu asteazken eta ostegun honetarako, zentroa oraindik ezagutzen ez duten pertsonentzat. Eskola 2009/2010 ikasturtean zabaldu zen, ingelera eta frantses eskolak ematen ditu eta oso harrera ona izan du hasieratik.
Lehenengo ikasturtean 308 pertsona matrikulatu ziren eta gora egin zuen ondorengo urteetan. 2014/15 ikasturtean 613 ikasle matrikulatu ziren. Azkeneko ikasturte hauetan matrikula pixka jaitsi egin da Hizkuntza Eskola Ofizial guztietan, baina dena dela aurten is 500 ikasle ofizial dituzte. Gainera, oraindik matrikula zabalik egongo da urtarrilaren 31 arte. Klaustroa hamar irakaslek osatzen dute, zazpi ingelesekoak eta hiru frantsesekoak. Hortaz aparte elkarrizketarako laguntzaile natiboak dituzte bi hizkuntzetarako, 12 ordu betetzen dituztela astean gure maila guztietako ikasleekin.
Honako mailak eskaintzen dira: Oinarrizkoa(A1 eta A2), ertaina (B11, B12 eta B2) eta maila aurreratua (C1, ingelesa bakarrik).
Bi motako matrikula:
-Matrikula Ofiziala: presentziala da, 130 ordu ematen dira ikasturtean 58 saioetan,
astean bi saio dira, bi ordu eta laurden bakoitza. Matrikula epea irailean izaten da eta ikasturtearen prezioa 72,36 euro dira, ekaineko eta iraileko azterketak barne.
-Matrikula librea: azterketa egiteko bakarrik, klaserik gabe. Matrikula epea otsailean izaten da eta prezioa 36,18 euro eta azterketa bakarra ekainean
-Gainera, iaz, 2017/18 ikasturtean, Erdi-presentzialak modalitatearekin hasi ziren ingelesean B2 eta C1 mailetan eta aurten zabaldu da ingeleseko B12 mailara.
Modalitate honetan saio bat presentziala da eta bigarren saioa on-line egiten da MOODLE plataforma bitartez.
Ate irekien jardunaldia Barrena parkean dagoen Hizkuntza eskolan izango da,m goizez eta arratsaldez bi egunetan. Honakoa da ordutegia: 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Denentzat izango dira aterak zabalik, norbera bere kabuz gerturatuta edota ikasle bati lagunduz.