BARROKO AIRE XXXIII EDIZIOA AURKEZTU DA DONOSTIAN
Gaur goizean aurkeztu da Koldo Mitxelena Kulturunean Ordizian ospatuko den BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXXIII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek Ordiziako Parrokian bost kontzertu eskainiko ditu, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.
Udazkena sartuta Ordizia-ra iristen dira barrokoko aireak, Barroko Aire jaialdia, musika barrokoaren egunak, duela hogeita hamahiru urte hauetan presenteak izan direnak ez bakarrik Ordiziako programazio kulturalean, baita Goierri, Gipuzkoa eta Euskadiko programazio kulturalean ere.
Eta aurten Barroko Aire Jaialdiak bat egiten du Ordizia hiri gutuna jaso zuenetik 750 urteurreneko ospakizunekin eta testuinguru horretan edizio berezia proposatu da, kontzertu bat gehiagorekin opari gisa, zeren eta azaroko igandeetan ezezik azaroaren 1ean ere kontzertu berezia izango dugu, non eta Ordiziako Parrokia musika-lehen emanaldi interesgarriko agertokia izango da.
Aurten jaialdiak eskaintzen du programazioa hauxe da:
Azaroak 1 Noviembre
PLEKTRUM ENSEMBLE
“5 órdenes”
Taldeak aurkezten duen programan bost ordenetako gitarrarako argitaragabeko pieza batzuen estreinaldia dago; hain zuzen, Ordizian jaiotako José Ochoa de Arinek sinatutako piezak dira, 1730. urteko data dutenak, eta Gaspar Sanzek egindako “Instrucción de música sobre la guitarra Española” izeneko hiru liburukiko ale bati erantsitakoak.
Azaroak 4 Noviembre
ALBERTO URRETXO eta SPANISH BRASS
Bach, Telleman, Corelli… lanak
Kamara musikaren munduan ia 30 urteko ibilbidea izanik, Spanish Brass taldea Espainiako musika alorreko boskote dinamiko eta finkaturikoenetakoa da. Alberto Urretxo Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi solista da eta bakarlari moduan errezitalak eta kontzertuak eskaintzen ditu estatu osoan
Azaroak 11 Noviembre
LOOKINGBACK-ANDREAS PRITTWITZ
“Zambra barroka”
Dagoeneko 10 urte badira Lookingback proiektua abian jarri zela, antzinako musikaren (errenazimendua eta barrokoa), musika erromantikoaren (F. Chopin) eta jazzaren inguruan Andreas Prittwitz-ek duen ikuspegi orokorra eskaintzen duen proiektua, hain zuzen; proiektu horretan antzinako tresnak eta elementu modernoak, baina ez ordea urratzaileak, uztartzen dira, besteak beste inprobisazioa eta aire instrumentuen erabilera, hala nola klarinetearena eta saxofoiarena.
Azaroak 18 Noviembre
KAMERATA OIASSO
“Viaggio musicale”
Programazio anitza eta eklektikoaren bidez, Kamerata Oiassoren proposamen artistikoa kalitatezko musikaren hedapena bermatzea da, bere esanahi zabalenean. “Viaggio musicale” kontzertuan Italiara bidatzea gonbidatzen gaituzte, Corelli, Vivaldi edo Resphigiren lanak entzunez.
Azaroak 25 Noviembre
OROITH ABESBATZA ETA CONDUCTUS ENSEMBLE
Purcellen “Dido eta Eneas” / “Dido y Eneas” de Purcell
XVII. mendearen hasieratik, ingeles konpositore eta mezenas askok interes handia erakutsi zuten ingelesen gustuetara egokitzeko urte batzuk lehenago Italian sortu eta frantses kulturak guztiz bereganatuta zeukan generoa: opera. Horiek erakusten duten bidea Henry Purcell-ek gauzatu zuen, Dido & Aeneas lanean: opera abestua oso-osorik, Ingalaterran idatzitako musikarekin, trama koherentea eta pertsonaia sendoak dituena.