IGANDEAN SPANISH BRASS eta ALBERTO URRETXOren KONTZERTUA
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, igandean, hilak 4, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Spanish Brass taldea eta Alberto Urretxoren eskutikoa, alegia.Aurkeztuko duten programan, Bach, Corelli, Haendel, Teleman eta Cabanilles musikarien lanak entzungo dira, eta Bachen lan baten moldaketa estreinaldi absolutoa izango da.
Kamara musikaren munduan ia 30 urteko ibilbidea izanik, Spanish Brass taldeaEspainiako musika alorreko boskote dinamiko eta finkaturikoenetakoa da. Musika alorreko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzeaz gain eta mundu osoanzehar birak egiteaz gain, Asturiasko Printze Sarien galan jo zuen 1995ean; halaber, Buero Vallejoren La Fundación antzerki lanaren musika grabatu du Zentro Dramatiko Nazionalarentzako, eta Felix Sabrosoren Descongélate filmaren soinu banda (El Deseo ekoizpen-etxea). 2017. urtean, Talentu Musikalaren I. Bankia Saria jaso zuen Valentziako Erkidegoan. Guztira, hogeita hiru lan diskografiko argitaratu ditu, horien artean bi DVD-CD eta egindako lanak biltzen dituen CD bikoitza, boskoteak ukitzen dituen alderdi guztiak erakusten dituztenak. Buffet Group talderaren babesa du, eta B&S tronpetak, Hans Hoyer tronpa, Courtois tronboia eta Melton tuba erabiltzen ditu. Gainera, Valentziako Generalitatearen eta Kultura Ministerioaren (INAEM) laguntza jasotzen du.
Alberto Urretxo Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan Ohorezko Sariarekin eta Baionako (Frantzia) Côte Basque Musika Kontserbatorioan, Urrezko Dominarekin graduatu ondoren, ikasketak hobetu zituen tronboi-jotzaile ospetsuekin. 1998. urteaz geroztik Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi solista da. Bakarlari moduan errezitalak eta kontzertuak eskaintzen ditu estatu osoan, eta aipagarri ditu Darius Milhaud-en Neguko kontzertua, eta L. Grondhal-en (2005) eta H. Tomasiren (2014) Tronboi eta Orkestrarako kontzertuak Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Carptim de H.Extremiana, eta J.C. Perezen Tronboi Sonata estreinatu ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoko Ganbera Musikaren zikloan, zehazki, hari-laukoterako eta tronboirako bi obra (Alberto Urretxori eskainitakoak). Orkestra eta Ganbera Musikako Errepertorioko irakaslea izan da Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (Musikene) eta tronboi eta ganbera musikako ikastaroak ematera gonbidatzen dute aldian-aldian.
Luxuzko interpreteak igande honetan eta musika barrokoarekin disfrutatzeko aukera erakargarria,Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 6:30etan.