ASTEAZKENEAN TXOTXONGILO JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN
Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitahamar urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko bi talde izango dira Herri Antzokian. Astearte honetan, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan Italiako "Di Filippo Marionette" konpainiak “Colgando de un hilo” izeneko lana eskainiko du.Soiltasunez eta poesiaz beteriko txotxongiloekin egindako ikuskizun bat da. Txotxongiloak bizirik daudela dirudi, emozioak transmititzeko gai baitira. Eta asteazkenan 17:00etatik aurrera, eta jende guztiarentzat, Greziako Hop Signor taldeak, nazioarteko sari askok jaso dituen “Giraffe”” izeneko ikuskizuna eskainiko du.“Giraffe” mahai baten gainean gauzatzen den hitzik gabeko obra bat da. Haur batek jostailuzko hegazkin bat erosi nahi du eta zerua maite duen agure batek berriz, hegan egin nahi du. Horretaz gain itsulapiko forma duen Jirafa batek, dirua gordetzeko baina zerbait gehiagorako balio duen zerbait izan nahiko luke.
Istorio hauek guztiak, elkarrekin nahastuz sortzen den lana, emozioz eta sentimenduz beteriko ikuskizuna dela esan dezakegu. Bertako protagonista diren pertsonaiek jirafarekin eraikitzen duten erlazioaren bitartez, maitatzeko, lagunak izateko, amesteko…etab beste hainbat sentimenturekin eta gaitasunekin, kontektatuko dute.
Hop Signor taldea Evgenia Tsichlia eta Thanos Siorisek sortua izan zen. Ikasketa ezberdinak burututa ere, hau dan, teatroan, hezkuntzan, zientzian, eskulanean eta humanitateetan espresio bide komun bat aurkitzen dute Txotxongiloetan. Txotxongiloak istorioak partekatzeko modu sinboliko eta poetikoan bihurtzen dira talde honen sortzaileentzat. Hop Signorek eszenan elementu oso gutxi erabiltzen ditu mugimenduaren miaketari tartea utziz. Honela, ikuskizunetan erabiltzen den soinu zein argiarekin batera, konpainia honen hitzik gabeko hiztegi propio bat sortzen duela esan dezakegu. Sortzen dituzten lanak, lan dibertigarriak dira, mugimendu handikoak eta ikusle bakoitzak bere imaginazio eta sentimenduak erabiliz, nork bere ikuspegitik iosatzen joan daitezkeen lanak dira.
Evgeniak Athenasko Unibertsitean teatroko ikasketak burutu zituen eta Antropologia Sozialean eta historian postgradu bat egin zuen Aegenko Unibertsitean. Bread and Puppet Theatre konpainiarekin egon zen elkarlanean bere Postgradorako lana egiteko eta konpainia honen ikuskizunetan ere parte hartu zuen (Vermont USA). Greziar Irakasleek zein atzerriko irakasleek eskainitako Txotxongiloen tailerretan, baita mimo eta dantza tailerretan ere parte hartu izan du. Eskola ezberdinetan haurrentzako Txotxongiloekin egindako ikuskizunetan ere parte hartu izan du. 2006.urtetik aurrera adin guztietako haurrei zuzendutako antzerki eskolak ematen ditu, eurekin hainbat ikuskizun sortuz. 2007.urtetik “Zluchtiria” teatro konpainiako kide ere bada, hainbat eszenatoki, eskola eta jaialdietan parte hartuz. 2016tik hona Anneta Stefanopoulouekin Bufos Teatro taldearekin ere kolaborazio lanak gauzatzen ditu.
Thanosek Fisika eta Matematika ikasketak burutu zituen Edinburgoko Unibertsitaean. Eraikitze teknikoen aurrekariak Musika instrumentuak sortzen eta konpontzen dituen ikasketetatik dator, Anniesland College-Glasgow (gitarra klasikoa) eta school of Kastoria (greziako musika instrumentu tradizioalak). Luthier moduan lan egin du eta fisikako eskolak eman izan ditu bigarren mailan.Txotxongiloen animazio seminarioetan parte hartu izan du baita diseinu eta eszenografian eta argiztpenean ere, gainera maskara eta automaten sorreran ere parte hartu izan du.
Ezbairik gabe, proposamen erakargarria eta insteresgarria Ordiziako Herri Antzokian.