Urtarrilarekin batera Ordiziako Herri Antzokiak eta Besaingo Usurbe antzokiak zabaltzen dituzte bere eskenatokiak “Antzerki Garaia” programazioari. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Jakina denez, Antzerki garaia programazioak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerti-denboralditxoaren hogeita bosgarren  ekitaldia da.

Azken urte hauetako balorazioak, orokorrean, positiboak izan dira eta Beasain eta Ordizia elkarrekin egindako lana ikusleen mesedetan joan da, Goierrin antzerti-denboralditxoa eskainiz. Eta horregatik udalen  arteko lankidetza hau  aurrera darrai, ahal den neurrian programazio duina eskainiz. Oraingo honetan euskal antzerkigintzaren produkzioa oparoa da eta hori aurten ere programazioan isladatuko da;  8 lanetatik sei euskaraz izango dira.

Antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontutan hartutako irizpideak kalitatea, muntaia, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakasta izan dira.

 

PROGRAMAZIOA

Ordiziako Herri Antzokian zabalduko da 2019ko “Antzerki garaia” izeneko egitasmoa. Lehen emanaldia, Yllana eta Primital Brothers taldeen  eskutik, urtarrilaren 11an aurkeztuko den  “The Primitals” lana izango da. Bi talde hauek batu egin dira eta txundituta egingo gaituzte “a capella” abestutako komedia musikal ezin dibertigarriago honekin. Lanak osagai guztiak ditu: umorea, antzerkia eta ahots birtuosismoa.

Urtarrilaren 18an, Beasaingo Usurbe Antzokian, “Juntos”  komedia taularatuko da, reparto ezagunarekin. Kiti Manver, Melani Olivares, Gorka Otxoa eta Inez Sanchez.. (Lan honek bi saio izango ditu: 20:00 h eta 22:15 h.)

Otsailak beste bi lan ikusteko aukera eskainiko ditu. Lehena, otsailaren 15ean, Ordizian. “Rita” izeneneko lana Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazarekin. Eta otsailaren 22an, Beasainen, Vaiven produccionesen “Erlauntza lana”, komedia mikatza eta arrakastatsua, euskal antzerki-panoramako aktoresa onenekin: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo.

Martxoa zabalduko da Ordizian  “Ghero, azkeneko euskalduna” lanarekin.Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortutako lana, Akademiaren mendeurrenaren harira. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Martxoaren 15ean Beasainen, “Zoaz pake santuan” lanaren txanda, Ane Gabarain eta Mikel Laskurain antzezleekin, lehertzeko moduko komedia batean.

Eta bukatzeko, apirilean beste bi lana, lehena apirilaren 5ean Ordiziako Herri Antzokian, James Joyce idazlearen “Dublindarrak” ipuin bilduman oinarritutako moldaketa. Lan korala, aktore zerrendan: Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Asier Sota, Naiara Arnedo, Aitor Beltrán, Isidoro Fernández eta Lierni Fresnedo.

Zikloari amaiera emateko Beasainen, apirilaren 12an Borobil Teatroak “Roman eta Julieta” ezinezko maitasun istorioa eskainiko du, Jose Ramon Soroiz Goierriko aktorearekin eta berarekin batera Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria aktoreak.

Informazioa osagarria:

Ordutegia: emanaldi guztiak gaueko 22:15tan izango dira (Urtarrilaren 18ko lana bi saio izango ditu: 20:00 eta 22:15h.)

Sarrerak eta abonuak

Egitaraua etxeetan Ordiziako  eta Beasaingo etxeetan banatuko da.

 Emanaldi bakoitzerako sarrerak 10 euroan izango dira. Ziklo osorako abonua ere lortu daiteke, 60 euroan.

Sarrerak, emanaldia egin behar den antzokiaren leihatilan lortu ahal izango dira, Ordiziako saioeterako Barrena Kultur Etxean ere. Eta Beasainen kutxabank zerbitzuaren bidez ere bai.

Badago baita talde-sarrerak eskuratzeko aukera eta horrela 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek, sarrera-prezio berezia izango dute: 8 € sarrerako.  Taldeko sarrerak lortzeko, dagokion Udaleko Kultura Sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.

ikusi programazioa