LIBURU BABY KLUBA EKIMENAREN SAIO BERRIAK UDAL LIBURUTEGIAN
Saioak Udal Liburutegian egingo dira, otsailaren 12an eta apirilaren 2an goizez (10:30 h) eta martxoaren 12an eta maiatzaren 7an arratsaldez (17:00 h.).
Liburu Baby Kluba ekimenak, “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen dena jarraituko du Udal Liburutegian; Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuinkontaketen saioei gehitzen zaio.
Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.
Hiri hezitzailaren helburu etengabea ikasi, trukatu eta partekatzea da. Hortaz, bertako biztanleen bizitza aberastea ere bai eta nagusiki, haur eta gazteak heziko ditu, baina borondate irmoa agertu behar du adin guztietako pertsonak bizitzan zeharreko prestakuntzan sartzeko. Eta zentzu horretan Liburu Baby kluba ekimena Hiri hezitzailearen printzipioen barruan kokatzen da, hala nola Hiriak aniztasunean oinarritutako hezkuntza sustatuko duela esaten denean, betiere ulergarritasuna, nazioarteko lankidetza solidarioa; edota Hiria familiei behar bezalako prestakuntza ematen ahaleginduko duela esaten denean, haien seme-alabei hazten laguntzeko, haien seme-alabei hiriaren funtsa barneratzen laguntzeko, elkarrekiko begirunearekin bat. Alde horretatik, oro har, hezitzaileentzako prestakuntza-proposamenak garatuko ditu, bai eta hirian, nahiz eta maiz ohartu gabe, hezkuntza-eginkizunak betetzen dituzten pertsonentzat ere.
Eta marko horretan garatu nahi da Liburu Baby Kluba ekimena, eta lehenengo sasiao datorren asteartean, Udal Liburutegian goizeko 10:30etan. .Parte hartzaileen kopurua mugatua izanik, komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo 943805633 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan