"JAVIER ORMAZABAL. OROIMENEZ", JAVIER ORMAZABALEN MARGOLANEN ERAKUSKETA BARRENAN
Otsailaren 25etik martxoaren 15era bitartean. Inaugurazioa: otsailaren 22a, 19:00etan. / Ordiziako parrokia katekesiak eta Santa Ana abesbatzak antolatuta Ordiziako Udalaren lankidetzarekin: otsailaren 25etik martxoaren 15era bitartean, Barrena Kultur Etxeko erakusketa-aretoan. Javier Ormazabalen lanen erakusketa bitxia, berezia eta kuttuna izango da, iaz zendu zen apaizari egindako omenaldia eta oroitzapena izan nahi duen erakusketa. Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara. Inaugurazio-ekitaldia hilaren 22an (ostirala), 19:00etan izango da, eta horretan Javierren oroimenezko ekitaldi xume bat egingo da. Bertan egongo dira Santa Ana Abesbatza eta Ordiziako Txistulariak
Erakusketako lanak salgai egongo dira. Izan ere, eta aipatu dugun moduan, Javierren ilusioetako bat zen salmentekin misiolaritzarekin lotura duen lanari laguntza ematea zen. Ordiziako parrokiak Ordiziako apaiz eta Chad-en bizi den Antxon Serranorekin hainbat kudeaketa egin ditu laguntza hori BONGOR-eko NEKAZARITZA INSTITUTU TEKNIKOra bideratzeko. Bongor leku historikoa da Chad-eko komunitate katolikoarentzat; bertan,, asmo handiko proiektu bat garatu zen unibertsitate bat sortzeko, helburua izanik nekazaritza eta abeltzaintza duin bihurtzea eta ekoizpen-tekniken arloan ezagutza berriak ematea. Unibertsitatea sortuta, ez zen ekonomikoki bere buruaz aski, eta Nekazaritza Institutu Teknikoa sortu zen helburu berdinekin eta huts egin zuen unibertsitatearen eraikin oraindik berriak baliatuta. Lehendik jasotzen zituzten zenbait laguntza bertan behera geratuta, azkenean Bongorreko parrokiak hartu du bere gain institutua mantentzeak berarekin dakarren zama nagusia. Martxan jarrita, 2017an ikasmaila bakarrarekin hasi ziren, eta 2018ko urrian bigarren maila ireki da. Denetara, 52 ikasle daude bi mailetan, desagertu zen unibertsitatearen urte guztietan egon zirenak baino gehiago. Hortaz, oraingoan bai, itxaropen sendoak daude: hirugarren eta azken ikasturtea irekita, eta ziklo osoa beteta, zentroa bere buruaz aski izango da, oraingoz hala ez bada ere.Eta xede horretara bideratuko dira lanak "erosita" egingo diren "dohainak".