JAI NAGUSIAK - KOADRILEN BILERA ASTEARTEAN
Datorren asteartean, uztailaren 9an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean herriko koadrilekin bilera egingo da honako gaiei buruz hitz egiteko: 1.- Jai egitaraua + aurrekontua 2.- 25eko gaupasa
Bestalde, Koadrila egunean parte hartzeko asmoa duten guztiei ondorengo agiriak aurkeztu behar dituztela jakinarazten zaie:
-Koadrilako partaideen zerrenda (partaide bakoitzaren N.A.N jarrita)
- Arduradunaren izen abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
- Eramango duten musikarien izena
- Kontu korronteko zenbakia eta titularraren izen abizenak
Agiri hauek Barrenan (9:00-13:00 h) aurkeztu behar dira, horretarako azken eguna ostirala (uztailak 12) delarik