DANBORRADA UDALETXETIK IKUSTEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA
Uztailaren 19ra arte eman ahal izango da izena eta 22an egingo da zozketa.
Aurreko urteetan bezala, Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die 10 ordiziarrei. Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta aukeratua izango duen pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea uztailaren 19an, ostirala (barne) amaituko da, eta uztailaren 22an, astelehena, egingo da zozketa.