Gazta dokumentala eskainiko da bihar, doan
Kultura
Ostiral honetan 20:30ean eskainiko da Herri Antzokian Gazta dokumentala. Mikel Urretabizkaia da zuzendaria eta bera ere bertan izango da estreinaldian. Sarrera doakoa izango da eta irekia, hau da, aulkiak bete arte egongo da dokumentala ikusteko aukera; beraz, ezingo dira eserlekuak erreserbatu. Herri antzokiko bi solairuak zabalduko dira, eta 350 eserleku inguru egongo dira eskuragai.
Hemen ikusi dezakezue trailerra: Gazta dokumentala