Arrakasta Gaztaren IV. biltzarrean
Gaur ospatu da egun osoan zehar Ordiziako batzar aretoan Gaztaren IV. Biltzarra. Bertan, besteak beste, transhumantzia, artzaintzaren eragina klima aldaketan, mendiko gazta, bertako produktuei indarra ematea eta etorkizunaz aritu dira hainbat hizlari. Asko izan dira bertara gerturatu direnak eta baita biltzarrean parte hartu dutenak ere haien esperientziak kontatzen. Ekitaldi hau EHUko Udako Ikastaroen barnean kokatzen da, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatzen du, Udalaren laguntzaz.