Iruña-Veleiako aurkikuntzen hitzaldia bihar
Bihar, osteguna, Iruña-Veleiako aztarnategian 2005/2006ean izandako aurkikuntzen harira sortutako polemikari buruzko hitzaldia egingo da Ordizian, Barrena Kultur Etxean, 19:00etan. Bertan, Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea egongo da.
Antolatzaileek hala azaldu dute:
Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.
Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:
1) piezek hasierako egoeran jarraitzen dutela konproba dezatela.
2) grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela.
3) parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.
Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten frogak egin arte bederen.
Informazio gehiagorako: http://www.sos-irunaveleia.org/affaire