Jostailu bilketa martxan da
Kultura
Etxean erabiltzen ez diren jostailu, liburu, mozorro, karta, baloi, patinete, moto, eta bestelako tresnei bigarren erabilpen bat emateko asmoarekin, Kolore Truk merkatua antolatu dabeste behin ere. Parte hartzeko, begiratu eman nahi dituzun elementu horiek, garbitu, eta eskolara eraman, azaroaren 4a baino lehen. Ordainean, txartel bat emango zaizu azaroaren 9an, 12:00etatik 14:00etara, plaza nagusian, beste jostailu edo gustatzen zaizun zerbaitengatik aldatzeko.