Bi txotxongilo ikuskizun hartuko ditu Ordiziak
Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitahamaikar urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan Pavel Smid txekiar konpainia izango dugu herri Antzokian. Aurten konpainia bakarra bi ikuskizun desberdinekinekin egongo da.
Astearte honetan, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan “Un cuento del viento” izeneko lana eskainiko du. Bi ume eta haize-errota bat protagonista dituen ipuina kontatzen du. Eta asteazkenean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat, “Una clase del tiempo” izeneko ikuskizuna eskainiko du. Ikuskizunak irakasle oso bereziaren istorioa kontatzen du, aspalditik munduan zehar denborari buruzko eskolak ematen dabilena.