Nazioarteko Korto Lehiaketako sarituak
Nazioarteko Korto Lehiaketa martxan egon da hilabete hauetan, eta asteburuan banatu dira bertako sariak. Kortorik onena Italiara joan da, Love is Love izeneko ikus-entzunezkoak jaso du 1.000 euroko ordainsaria. Lan honen zuzendaria Alessia Pischedda da. Publikoaren saria, berriz, Espainiako Down To Earth ekoizpenak jaso du, Cecs Noguerasen zuzendaritzapean, eta 300 euroko saria eskuratu dute. Goierriko egilea duen korto onenaren saria, berriz, Oianguren Institutuko Terapistak antzerki taldeak eskuratu du, Ausarta lanarekin eta 300 euro irabazi dituzte.
Aurtengoan, 165 korto jaso dira munduko 24 herrialdetatik: Thailandia, Taiwan, Frantzia, Belgika, Canada, Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Angola, Senegal eta Australia, besteak beste. Ikuskapen komisio batek, 165 korto horietatik 15 korto hautatu ditu eta, ondoren, parte hartze prozesu bat eraman da aurrera eta Ordiziako 400 herritarrek eta hainbat eragilek, 11 korto onenak finalera pasatzeko aukeratu dituzte.
Azkenik, artea eta ikus entzunezkoen profesionalez (Teresa Calo, Asier Zinkunegi, Maider Bartolome) eta udal ordezkariez (Iñaki Hidalgo kultur teknikaria eta Lander Mujika udal zinegotzia) osaturiko epai mahai batek, eta publikoak irabazleak hautatu ditu.