Antzerki Garaia urtarrilaren 10ean hasiko da
Urtarrilaren 10ean hasiko da Beasaingo eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloa. Beasainen hasi eta, apirilaren 24an Ordizian bukatuko da. Guztira, zortzi antzezlan eta hamar funtzio programatu dituzte; Moko zorrotza eta Simplicissimus antzezlanak euskarazko eta gaztelaniazko bertsioan eskainiko baitituzte. Bi emanaldiak Beasainen izango dira, 20:00etan eta 22:15ean. Hamar funtzioetatik 7 euskaraz izango dira, eta gainontzeko 3ak, gazteleraz.
PROGRAMA
- Urtarrilaren 10ean. Beasainen, 22:15ean, Utzi zure mezua seinalearen ondoren (Tanttaka Teatroa). Euskaraz.
- Urtarrilaren 16an. Ordizian, 22:15ean, El gran crucero (La Pescaderia Ambulante). Gaztelaniaz.
- Otsailaren 14an. Ordizian, 22:15ean, Giltzadun etxea (Tanttaka Teatroa). Euskaraz.
- Otsailaren 21. Beasainen, (Tantaka) Moko zorrotza, 20:00etan, euskaraz; Mandibula afilada, 22:15ean, gaztelaniaz.
- Martxoaren 6an. Ordizian, 22:15ean, Ene Ba!! (Ados Teatroa). Euskaraz.
- Martxoaren 13an. Beasainen, 22:15ean, Igel Euria (Ados Teatroa). Euskaraz.
- Apirilaren 4an. Beasainen, Simplicissimus (Tartean Teatro), 20:00etan, gaztelaniaz eta 22:15ean, euskaraz.
- Apirilaren 24an. Ordizian, 22:15-ean, Harri orri har (Pez Limbo). Euskaraz.
SARRERAK
Urtarrilaren 7ra bitartean eros daiteke zortzi saioetarako abonua, 72 euroan. Emanaldi bikoitza den kasuetarako, euskarazko saiorako gordeko zaie lekua abonua dutenei. Aldatu nahi izanez gero, dagokion aretoarekin jarri beharko dira harremanetan, gutxienez zazpi egun lehenago. Sarrera arruntak 12 euro balio du, baina 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten taldeek merkeago izango dute, 10 euroan.
Bi antzokietako leihatiletan eros daitezke abonuak eta sarrerak; baita Ordiziako Barrena Jauregian ere. Taldeko sarrerak lortzeko dagokion Udaleko sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.