OLANO TXAPELDUNA GIPUZKOAKO ODOLKI XIV. TXAPELKETAN
GIPUZKOAKO XIV. ODOLKI TXAPELKETA
Beasaingo Jose Manuel Olanok (Olano Harategia) harakinak irabazi du gaur goizean, Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa. Guztira 16 egile aurkeztu ziren lehiaketara: Orioko hiru, Beasaingo hiru, Ordiziako bi eta gainontzekoak Aia. Ataun, Ezkio-Itsaso, Mutriki, Zumarraga, Tolosa, Arrasate eta Zumaiakoak ziren.
Sarituak izan dira baita: 2. Jesús Mari Deba (Ezkio-Itsaso); 3. Obrador Loidi (Orio) ; 4. Iñaki Zubeldia (Beasain) eta 5. Txarri-Txiki (Aia)
Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu zuen Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.
Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako "sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.
Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu zituen aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu zuten epaimahaia: Jose Juan Castillo, Joxean Eizmendi (Ilarra jatetxea -Donostia), Asier Abal (Bere bera Jatetxea-Donostia)Jose Manuel Garmendia (Kattalin Eretegia-Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi jatetxea -Ordizia), Kontxi Mujika (Oiangu Taberna Ordizia), Benita Mujika (Oiangu Taberna -Ordizia) , Juan Perez (Castillo Jatetxea -Olaberria) eta Dani Peckar (sukaldaria eta somelier argentindarra).