Ostiralera arte egongo da zabalik Zaporeak-en erakusketa
Ostiralera bitartean irekita egongo da Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Barrena Jauregian jarri duen Duintasuna Elika Ezazu erakusketa. Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuekin lan egiten dute, eta horien inguruko erakusketa jarri dute. Sarreran dago jarrita erakusketa, eta 09:00-13:00 eta 16:30 eta 20:00 tartean egongo da zabalik. Bestalde, ostiral honetan Tximista Sagardotegian bertso afaria egingo da eta eskuratzen den dirua Zaporeak-era bideratuko da. Emaneurre euskara elkarteak Udalarekin antolatu duen ekintza da.
Hemen argazki batzuk: