VIII. ipuinen ahozko narrazio lehiaketa, zabalik
Beste urtebetez, badator Ordiziara Ahoz Aho Jaialdiaren barruan ospatuko den VIII. ipuinen ahozko narrazio lehiaketaren informazioa. Ordiziako Udalak eta Intujai teatrok elkarlanean antolatzen duten ekitaldia da, eta berriro ere, irekita dago nahi duen orok parte hartzeko. Izen ematea martxoaren 1a arte egongo da irekita.
Hemen dituzue izena emateko pausoak:
- Email bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, “IPUIN LEHIAKETA” izenburua jarrita.
- Izena emateko datuak bete behar dira: parte hartzailearen izen abizenak, kontatuko den ipuinaren izenburua, ipuinaren egilea, posta elektronikoa eta telefonoa.
- Partaide bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu seinale gisa, eta diru hori lehiaketa amaitu ostean itzuliko da.
ARAUAK
- Profesional zein ez-profesionalek parte hartu ahalko dute.
- Ipuinak 8 minutuko iraupena izango du gehienez ere, eta euskaraz narratu beharko da.
- Partaide bakoitzeko ipuin bat
- Lehiaketak bi fase izango ditu: lehiaketako sailkapen gala martxoaren 7an izango da, larunbata, 19:00etan, D´elikatuzen. Bertan hiru finalistak hautatuko dira. Finala, berriz, martxoaren 27an izango da, 22:00etan, Barrena Jauregian.
Sailkapen galan lehiaketako partaide guztiek parte hartuko dute, zozketaz ezarriko den hurrenkeran. Sailkapen galan hautatuko dira finalera iritsiko diren hiru finalistak: epaimahaiak bi finalista hautatuko ditu, eta beste bat publikoaren boto bidez. Finalean, berriz, epaimahaiaren erabakia eta publikoaren botoa batuta erabakiko da zein den irabazlea, eta baita bigarren eta hirugarren sailkatuak ere. Epaimahaiaren erabakia eta publikoaren botoa apelaezinak izango dira.
SARIAK
Lehenengo saria: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Lehiaketa honetan parte hartzeak beraren oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du, baita oinarri horietan jasotzen ez den aurreikusi gabeko edozein gertakariri buruz antolakuntzak hartzen dituen erabakiak ere. Parte hartzaileek oinarriak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.
Informazio gehiagorako deitu 678990162 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.