Kimetz elkartearen XXVI. kontaketa lehiaketa irekita
Kultura
Ordiziako Kimetz Elkarteak abian jarri du XXVI. kontaketa lehiaketa.
Hemen oinarriak:
- Nahi duen edonork (18 urtetik aurrera) parte har dezake. Lanak lehenengo aldiz aurkeztuak izango dira eta beste inon saritu gabeak.
- Gaia librea izango da. Gutxienez 5, eta gehienez 10 orrikoak izango direlarik, euskeraz nahiz gaztelaniaz, lanen aurkezpena mekanografiatua izango da, espazio bikoitzean eta orriak alde batetik idatzirik.
- Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea kontutan edukiko da. Lan bakoitzaren hiru fotokopia bidaliko beharko dira.
- Testuak izengoitiz izenpetuko dira eta kartazal itxi baten kanpokaldean jarriko da kontaketaren izena eta-izengoitia. Barruan, berriz, egilearen izen abizenak, helbidea eta telefonoa.
- Lanak 2020ko apirilaren 20an baino lehen igorriko dira, Ordiziako Barrena kultur etxea, Nikolás Lekuona enparantza, z/g.edo 114 pk eta kartazalean adieraziko da kimetz kontaketa lehiaketarako direla.
- Saritutakoek, saribanaketa ekitaldira joan beharko dute derrigorrez, behar bezala egiaztutako egoeretan izan ezik.
- Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute eta beren izenak erabakiarekin batera ezagutaraziko dira.
- Erabakia 2020ko maiatza/ekainean emango da. Saritu gabeko originalak ez ditugu itzuliko.
- Bi sari banatuko dira, bat gaztelerazkoarentzat eta bestea euskarazkoarentzat, bakoitza 600 €koa. Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, sari berezi bat banatuko dute emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzako, 200 €koa.
- Ez dira berriro sarituko lehenago irabazle izandakoak, sariaeskuratu dutenetik hiru urteko epean.Kimetz kontaketa lehiaketara aurkezteak, oinarri hauek osoki onartzen direla esan nahi du eta beeren interpretazioa, epaimahiaren irizpideren baitan geratzen da.
Horrez gain, beste sari bat ere emango da: ordiziar batek idatzitako kontaketa hoberenari 150 euro emango zaizkio.