Euskal akuarelarien elkarteko erakusketa zabalduko da ostiralean
Datorren ostiralean, martxoaren 6an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa inauguratuko da. Bertan 30 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren martxoaren 27ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 18:00etatik 20:00etara; igande eta jai egunetan itxita egongo da.
Ostiral honetan inaugurazioa ekitaldia izango da, eta erakusketan parte hartzen dituzten artistak bertan izango dira. Ekitaldi horretan, 18:00etatik aurrera Juan Carlos Aresti artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du barrena Kultur Etxeko batzar aretoan eta segidan (19:00) erakusketa inauguratuko da.
Euskal Akuarelarien Elkarteak, bere ibilbide luzean, sistematikoki lan ederra egin du akuarela margo munduan dagokion tokian izan dezan. Hori lortzeko, elkarteak ekintza ugari eta anitzak antolatzen ditu: formazio klaseak, erakustaldiak, tailerrak, master class, eta erakusketa ugari bai Euskadin, zein Espaina eta Europa mailan. Horrez gain, hainbat topaketatan eta sinposiotan ere parte hartzen du Euskadin egiten den akuarela hedatzen.
Barrena Kultur etxean aurkezten den erakusketa honek formatu handiko 30 obra ditu, guztiak akuarelaz eginak, baina egiteko era, adierazitako gaiak, sentsibilitate eta joera artistiko oso ezberdinetakoak dira. Erakusketa hau bisitatzen duten pertsonek egun Euskadin egiten ari den akuarelaren erakusgarri diren artelanekin gozatu ahal izatea, da Elkartearen nahia.
Beraz, talde erakusketa honetan artista bakoitzaren aldaera libre eta aberatsa ikusi ahal izango da, gaietan eta baita pintura-estiloetan ere. Horrekin batera, atsegina da obren bukaerako emaitza ikustea, izan ere, teknika honetan paperaren gainean ura eta pigmentuak erabiltzen jakin behar da; eta zailtasun hori gaindituta agertzen da emaitza.