DSC 2696webEuskadiko XV. Txistor-Lehiaketa
Ordizia, PLAZA NAGUSIA, ABENDUAREN 12a- 10.30 h.

EUSKADIKO TXISTORRA HOBERENA, BERRIRO AZPEITIARA. BALENTIN ODRIOZOLAK IRABAZI DU BIGARRENEZ.

Azpeitiako Balentin Odriozola harakinak irabazi du bigarren urtean segidan Ordizian gaur, abenduak 12, izan den Euskadiko XV. Txistor-lehiaketa. Txapeldunaz gain, diploma bana jaso dituzte Asteasuko Jose Mª Beldarrain (2garrena), Orioko Ignacio Oliden (3garrena), Ordiziako Nicolás Lasa (4garrena) eta Iruñeako "Carniceria Eduardo" (5garrena). Guztira 43 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 31 eta Nafarroako 12.



Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondoko sukaldariek osatu dute: Isaac Salaberria (Fagollaga Jatetxea, Hernani), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Daniel Peckar (cocinero-sommelier argentino), Sonia Tapia (Solana4 Tolosa), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia), Kontxi Mujika, Ordiziako Oiangu Tabernako sukaldari ohia, Juan Perez (Castillo Hoteleko sukaldaria), Iker Markinez (Kuko Jatetxea- Ormaiztegi) eta Ignacio Soto (Restaurante "El bocado de Arzak" – Donostia)DSC 2691web