Ostiralean itzuliko da zinema Herri Antzokira
Kultura
Ostiral honetan, ekainak 12, Ordiziako Herri Antzokia berriz ere martxan hasiko da film eskaintza ederra jarriz herritarren eskura.
COVID-19ak eragindako Alarma Egoera dela eta, antolakuntzarentzako beharrezkoa da neurri berriak hartzea. Horregatik, hainbat neurri bete beharko dituzte Herri Antzokira joaten direnek.
- Sarrera guztiak zenbakituak izango dira distantzia mantentzeko
- Herri Antzokiko sarreran eskuak garbitu beharko dira. Horretarako gel hidroalkoholikoa jarriko da.
- Uneoro maskara jantzita egon beharko da.
- Komun bakarra egongo da zabalik eta banaka joan beharko da.
Horrez gain, aurten, bonoek urte bukaera arteko balioa izango dute, hau da, abenduaren 31a bitartean erabili ahalko dira.