MARTXAN DA LIBURU ETA DISKO AZOKA
Gaur hasi da Ordiziako liburu eta disko azokaren IV. edizioa
Irekiera ekitaldia Barrena Kultur Etxean ospatu da arratsaldeko 17:30etan. Urdaneta Dantza Taldea eta Amets Bide Elkartea arduratu dira hasiera emateaz.
Igandera bitartean euskal produktuak; liburuak, jokoak, musika diskoak, bideoak... %15eko deskontuarekin erosteko aukera izango dute herritarrek. Ostiralean gaueko 21etara arte egongo da irekia. Aldiz, larunbatean goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:30etatik 20:30etara arratsaldean. Igandean goizeko ordutegia izango du soilik.
Hitzaro euskara elkartea da, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, azokaren antolatzailea.