Mailegurako lau egunez irekiko da Udal liburutegia
Datorren astelehenean hasi, uztailak 20, eta ostegunera bitartean, hilak 23, Ordiziako Udal liburutegia zabaldu egingo da, mailegurako soilik.
Honako ordutegia izango du: goizeko 9:00etatik 13:00era, hiru egun horietan. Bestalde, astearte eta asteazkenean arratsaldez ere eskainiko da zerbitzua, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Esan bezala, mailegurako soilik zabalduko da liburutegia. Beraz, deialdi berezia egiten da udako libururen bat maileguan hartu nahi duenarentzat, egun horiek aprobetxatzea nahi diren liburuak hartzeko. Edozein gauzetarako idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 943 80 56 35 telefono zenbakira.