'Ez, eskerrik asko, Gladysen leihoa' dokumentala, Herri Antzokian
Kultura
Herri Antzokia berriz ere emanaldia eskaintzen hasiko da. Bihar, esaterako, 'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' dokumentala emango da, doan. 18:30ean hasiko da dokumentala, eta sarrera gonbidapenarekin izango da, numeratuak, eta txartelak lehiatilan jaso beharko dira 18:00etatik 18:30ra arte.
Filma bukatu ondoren zuzendariarekin solasaldia egongo da.
Aforoa mugatu egingo da segurtasun neurriak betetzeko, eta 106 pertsonak gozatu ahalko dute ikus-entzunezkoaz.