Trakamatraka instrumetu erreziklatuen kontzertua, bihar
Ostiral honetan, Plaza Nagusian, arratsaldeko 17:30etan Trakamatraka, instrumentu erreziklatuen kontzertua izango da familia ororentzako, Udaleko Kultura sailak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan.
Emanaldian musika bihurtutako zaborra: luteria, birziklatzea eta musika-sormena. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala dugu Trakamatraka. Inoiz ikusi ez diren musika-tresnak bizitza ematen dien ikuzkizun antzeztua eta musikatua.
Trakamatrakak tailer eta kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen du eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen du. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditu.
Giro atsegin eta partehartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.
Trakamatrakaren atzean Jon Urrutia (Bilbo, 1978) dago. Kitarra eta bibolina jotzen ikasi zuen "Juan Crisostomo de Arriaga" (Bilbo) kontserbatorioan. Deustuko unibertsitatean Musika hezkuntza eta Antropologia burutu zituen. Proiektu ezberdinetan parte hartu du eta instrumentu ezberdinak landu ditu, kitarra elektrikoa kasu.
Horrez gain, musika ikerketa arlotik jarraitu du bere formakuntza: perkusio instrumentuak, haize musika-tresnak, armonia, konposizio-teknikak, moldaketak, eta abar, aztertuz.
Bere irakasleen artean hauek aurki ditzakegu: Carlos Velasco, Miguel Salvador, Blas Fernandez, Efren Lopez, Sofia Ribeiro, Miguel Gil, Iñaki Salvador, Kurt Rosenwinkel, Kenny Barron, Luis de Pablo, Raul Marquez, Diego Galaz, Eliseo Parra...
Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria erakutsiko du Trakamatrakak datorren ostiralean Plaza Nagusian.
Kultur emanaldietan bertan hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:
Leku mugatuak izango dira ekitaldietan, indarrean dagoen araudiaren arabera
Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira
Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da
Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da
Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte