argazki

Aurten ere, Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Udaleko Kultura Sailak jaialdiko ikuskizunetako bat ekarri du Herri Antzokira. Aurten, pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu da eskola-saioa, baina familiakoek Txo Titelles konpainia katalanaren lana ikusi ahal izango dute, "Circ-Cabaret Armando Rissotto" lana aurkeztuko baitu asteazken honetan Herri Antzokian, 17: 30etik aurrera.

Ikuskizuna zirkuari eta “barieteei” eginiko omenaldi laburra da. Familiei zuzendutako sorkuntza-ikuskizuna non eta pertsonaiek pistan zehar plazaratzen dituzte haien trebetasunak, balentriak eta bitxikeriak erakutsiz. Umoregile batek aurkezten du desfilea, modu karikatureskoa eta off  ahotsa baliatuta. Ikuskizunaren erritmoa lasaia izatetik gero eta biziago izatera pasatuko da: trepidante ma non troppo,  allegretto, erlaxagarria. Protagonista bakoitzaren izaerak eta energiak markatuko du erritmoa betiere. Konpainiaren lan-ildoari jarraituz, “Circ-Cabaret Armando Rissotto” asmakizunez eta mekanismoz  beteta dago,  baita samurtasunez,  magiaz eta poesiaz ere.

Armando Rissotto agure sentikorra eta sukaldaritzaren maitalea da, eta zintzo jarraitzen du bere lanarekin: pistako langilea, zuzendaria, aurkezlea eta beste edozer. Barietate-ikuskizunari ukitu originala emateko, menú  moduan aurkeztea erabaki du, hau da, bankete handi balitz bezala. Pistan azalduko diren artistak dira menu berezi hau sortzeko osagai egokiak: motoziklista distiratsu eta bizkorra, abeslari aldarrikatzailea eta adarjotzailea, azti misteriotsu eta ia gauza guztietan eraginkorra, ahots leuna duen kantari ederra, trapezista trebea baino trebeagoa.

Konpainiaren arima Nartxi Azkargorta eta Esther Cabacés dira . Nork bere ibilbidea egin ondoren (Taun-Taun taldeko fundatzailea eta kidea da Nartxi; eta Esther, berriz,T anxarina eta Zootrop taldeetako fundatzailea eta kidea), 1998an elkartu ziren bion profesionaltasuna eta trebetasuna uztartuko zituen ikuskizuna sortzeko: “Alé, Hop, Caperucita... eta otsoa?” Bilaketaren eta berrikuntzaren filosofia galdu gabe, ikuskizunak sortzen jarraitu dute bere lantegian. Egindako  lanak konpainia sendotu du, eta itzal handia eman dio bai Espainian baita nazioartean ere. Mireia Peña aktore eta pailazoak lagundu ohi die. Eta Xabier Labaien da bere ikuskizun guztien soinu banda konposatu duen musikaria.

Kritikaren esanetan, ikuskizuna gozamena, harrigarria, liluragarria, oso dibertigarria da, eta 2009an Feten-en txotxongilo ikuskizun onenaren saria jaso zuen.  Sarrerak salgai Kutxabank-en eta Herri Antzokian.

https://www.youtube.com/watch?v=y-BPhTcAjjg&feature=youtu.be