TELEFONO MUGIKORRETARA EGOKITUTAKO AZOKAREN GAINEKO APLIKAZIOA
Ordiziako azokak hizkuntza bat garatu du belaunaldi berriekin konektatzeko eta bezero berrietara iristeko
Beren erakusleihoa mundura zabalduz, telefono mugikorretara egokituriko aplikazioa sortu da, kontsumitzaile eta lehenengo sektorekoei erreferentziazko gerta dakien.
Aplikazioak produktuen deskripzio, preskripzio, prezio minimoa eta altuenak jasoaz, eta zein ekoizleren eskutik eskura daitezkeen adieraziaz doako aplikazio praktikoa argitaratu da Android eta Apple sistemetarako egokitua. Behingoz, garaian garaiko produktuak zeintzuk diren ez da teorizazio batetik etorriko, azokan azaldu ahala bertan jasoko baitira "berriak" eta "sasoiko"-en atalean. Asteazkenean eginiko Eguberrietako azoka bereziaren zehar udaletxeko arkupetan stand bat egon zen aplikazioaren nondik norakoak jendeari erakusteko.
Azoka, baserria eta hiritarren arteko zubia dena, luzatzea bilatzen da. Beste dimentsio bat eman zaio, honekin nekazaritzako azpisektore guztiei plataforma honetan elkarlana egitera deituaz. Beren ahotsak azokako baserritarrenarekin bateratzea bilatuz, ekimenak bere bilakaera 2013an izatea ikusten da udal, entitate eta ekoizle desberdinen eskutik.
Hori horrela, baserritarrek aurkezpen txartela, salmenta gunearen informazio puntua eta beren ekoizle Currikulum digitala dute zer saltzen duten, azokarekiko lotura, baserriaren kokapena eta abar ezaugarri jasotzen dituen fitxa digitalarekin. Hauek telefono programan bertan azaltzen dira, bai eta sakoneko informazio puntuan, (gerora D'elikatuz zentroan izango dena ikusgai).