Ostegunean eta ostiralean Ahoz Aho jaialdiaren saioak Barrenan
OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN JAIALDIKO SAIOAK
Azken txanpan sartu da ahozkotasunaren jaialdia, Barrena Kultur Etxean egiten ari direna. Joan den larunbatean, Itziar eta Joxan kontalariekin Jhon Ardila kolonbiarra izan zen,, eta bertaratutako ikusleek interés eta arreta handiz jarraitu zuten saioa.
Astelehen eta asteartean Urdaneta Ikastetxeko eta Jakintza Ikastolako ikasleek hitzordua izan zuten Lur Usabiaga eta Iraitz Lizarraga kontalariekin. Asteartean Doro Zobaran bizkaitarraren saioa ere izan zen Barrenan, AEK-ko Goiztiri euskaltegiko ikasleekin.
Eta berriro ere ostegun honetan, arratsaldeko 5: 30etatik aurrera, ikuslego familiarrari zuzenduta, narrazio proposamen bikaina izango ditugu, Ruben Martinez Santana venezuelarrarena, eta Monika Arratibel narratzailea Xabi Etxaniz ilustratzailearekin batera, berriki argitaratutako "Laino txiki, egizu negar poliki" ipuinaren egileak.
Aipamen berezia merezi du Ruben Martinez Santana venezuelarrak. Venezuelako Unibertsitate Zentraleko gizarte komunikatzailea, bere herrialdean "Narratiba laburreko Sari Nazionala" (1995), "Haurrentzako ipuinen" (1998) eta "Haurrentzako Informazio Testuaren" (1998) sari nazionalak lortu zituen, besteak beste. ALTOSF taldeko aktorea, 1991tik. Juana la Iguana haurrentzako telesaileko aktore eta egileetako bat da. Ipuin kontalaria 1984tik, Venezuelako ahozko narrazioaren mugimenduaren aitzindaria izan zen, eta Txileko ahozko kontalarien mugimenduaren eta Kataluniako ipuin kontalarien taldearen sorreran lagundu zuen.
Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiral honetan, hilak 12, IX. Ahozko narrazio lehiaketa egingo da Barrena Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera, Monika Arratibel (Etxarri-Aranatz), Nagore Leon (Markina) eta Ane Arrugaetaren (Gasteiz) partaidetzarekin. Epaimahaia Iñaki Carreterok, Maider Alcelayk, Jokin Irungarayk, Kattalin Salaberryk, Joxemari Karrerek eta May Gorostiagak (Intujai Teatro) osatuko dute. Horrez gain, Ruben Martinez Santana (Venezuela), Maider Alcelay, Jokin Irungaray-Kattalin Salaberry bikotea izango dira "Ahozkotasunaren galan". Saioaren aurkezle lanetan Iñaki Carretero.
Saio biak doakoak dira gonbidapenarekin, eta gonbidapena Barrena Kultur Etxean lor daiteke (943805630)