MIAMI AZPIKO LOKALA EGOKITU DA KULTUR TALDEEN ERABILERARAKO
Udalak Cartonajes Nadal enpresaren lokalak erosi zituen iaz kultur azpiegiturak sortzeko.
Baina inbertsio honek epe luzerako lanketa eskatzen du eta, bien-bitartean, Udala hasi da pixkanaka kultur-taldeei behin behineko intenbideak ematen. Urrup antzerki taldeak eta Amets Bide dantza taldeak erabiliko dute, momentuz, kultur ekipamendu berria.
Bi taldeok Milagrosa ikastetxean izan dute biltegi gela orain arte, baina entsaiatzeko beste zenbait lokaletan ibili behar izan dute (Urdaneta ikastetxea, Jakintza ikastola, gazte lekua...). Hemendik aurrera, gela berria konpartituko dute eta nahiz eta beste lokal batzuk erabiltzen jarraituko duten, lokal finkoa edukitzea oso lagungarri izango zaie haien jardunean.
Aurrera begira, eta kulturgintzan dauden beharrak ikusita, besteak beste, musika-taldeentzat lokal batzuk non egokitu pentsatzen ari da Udala.