COTILLAS CARTEL AMA-LUR copiawweb  "Antzerki garaia" programazioaren 19. edizioko lehen antzezlana

ORDIZIA-HERRI ANTZOKIA
ANTZERKI GARAIA PROGRAMAZIOA
Urtarrilak 18a – Ostirala – 22:15 h.
"Cotillas " Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero 'Txaflas'

Gorka Aginagaldek eta Iñigo Salinerok 'Txaflas' ,Gasteizko aktoreek zabalduko dute Ordizian "Anterki garaia" programazioaren hemeretzigarren edizioa, "Cotillas" ikuskizunarekin". Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.



Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero aktoreek txutxu-mutxuen gainean jardungo dute ostiral honetan Ordiziako herri Antzokian eskainiko duten antzezlanean. "COTILLAS" Gorka Aginagaldek eta Iñigo Salinerok "Txaflas" umorez betetako ikuskizun berria aurkezten digute: "Cotilllas". Bi gizon lizun eta baldarren papera egiten ari diren aitzakiarekin, lagun hurkoaz barre egitea da haien helburua. Horrela, egoera tragikoenak barre algara geldiezinetan bihurtuko dira; Maitemindurik egotea edo bikotea izatea gauza bera al da? Badirudi hala izan behar dela, baina... horrela al da benetan? Sexuen arteko desberdintasunak, bikoteak, hirukoteak, animalien mundua, Biblia, historia, inor ez da ez libratuko. Izan ere, txutxu-mutxuka ibiltzea nazio kirola bihurtu da. Gehiago jakin nahi? Bai? kuxkuxero halakoak!


Barrez ito. Barrez lehertu. Hesteak bota. Hamaika modu dago barre egiteko, eta Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero 'Txaflas´-ek den-denak ezagutzen dituzte. Denbora pasatzeko besteez trufatzea gustuko duten bi ganberroren paperean, "egoerarik tragikoenak barre-algara geldiezin bihurtzea" lortzen dute. Muntaketa honen bidez, txutxu-mutxua dakarte agertokira."Gizarte matxista honetan, badirudi emakumeak direla txutxumutxu-zaleenak, baina gizonezkooi askoz ere gehiago gustatzen zaizkigu. Oso gogoko dugu besteen gaitzez hitz egitea, futbola baino gehiago, baina zuek duzue ospe txarra". Sofa batez eta proiektore batzuez bakarrik osaturiko eszenografia batean, obra ironiko honek ez du alerik tente uzten, ezta alerik tenteena ere.
Barre egiteko lana ostirala honetan, gaueko 10:15ean Ordiziako Herri Antzokian. Sarrrerak salgai Barrena Kultur Etxean.

LANAREN BIDEOA IKUSI

 9155643web