recorte webERRETRATU TAILERRA: "ARGAZKIAK EGITEAREN" INGURUKO ERREFLEXIOAK GORKA SALMERÓN-ek emanda.

ANTOLATZAILEA: Ortzadar Ordizia Argazki Elkartea.
LEKUA: Barrena Kultur Etxea, Ordizia.
EGUNAK / ORDUTEGIA: otsailaren 23a (10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00)
otsailaren 24a (10:00 - 14:00).
INSKRIPZIOA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. /Tf. 656726327 - Josi Rodríguez
PREZIOA: 75 €. / Otsailaren 9a baina lehen.


EDUKIAK:
- Parte hartzaileen argazkien aurkezpen eta ikustaldia.
- Erretratua argazkigintzaren historian zehar, errepasu txiki bat; egile batzuen
lanei hurbilduz.
- "Plagio bat, eta zenbait galdera argazkien inguruan".
Erreflexioak: argazkigintzari, argazkiei eta argazkiak egiteari buruz.
fotografiar. "Argazkiak egitearen" analisi laburra.
- Irakaslearen argazkien ikustaldia.
- Argiarekin jokatuz estudioan. Saio teriko - praktikoa.
- Partaideen saio praktikoa estudioan.

Gorka Salmeronek 1985. urtean Legazpiko Ikatza argazkilari elkartean errebelatu zituen bere lehen argazkiak. 2010. urtean E.H.U.n Arte Ederretan lizentziatu zen. 2011n D.B.H.ko irakasleentzako Masterra egin zuen. Serigrafia, elektrografia, heliograbatu, zenbait argazkigintza tailer eta argazkiak zaharberritzeko eta kontserbaziorako ikastaroak ere egin ditu.

1990 urtetik aurrera Lanbide Hastapen Tailerretan eta beste zenbait zentro eta elkartetan argazkigintza eta serigrafia ikastaroak eman ditu. 1992.urtean Rwandako Nyundo Arte Eskolako irakasleei argazkigintza ikastaroa eman zien.

1993 urtetik 2005era bere lan pertsonalarekin batera argazkilari profesional aritu zen, aldi berean. Hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak, eta liburu, diaporama, katalogo, gidaliburu zein disko-azaletarako ere egin ditu argazkiak. Horretaz gain, argazki artxiboak berreskuratzen, katalogatzen eta digitalizatzen ere aritua da. Zarautzko Photomuseum-en egin zen Argazkigintzaren Historia I Kongresuan Ignacio Agirreren lanari buruzko komunikazioa aurkeztu zuen.

Gorkak bere proiektuak garatzen laguntzeko sari eta dirulaguntza ugari jaso ditu, eta liburu eta katalogoetan jaso diren erakusketa asko ere egin ditu. Gorkaren lanak hainbat bildumatan daude: Artium-en, Jauregia Bilduman, Photomuseum-en, San Telmo Museoan, Israelgo Museum of Photography at Tel-Hai-an, Ongarri elkartean, Kutxan, Central Hispano bankuan, Donostiako Untzi Museoan, Jiménez - Godoy bilduman, EHUn, Lenbur Fundazioan eta zenbait bilduma pribatutan.