AHOZ AHO 2013 PROGRAMAZIOAREN BARRUAN AHOZKO IPUINEN NARRAZIO LEHIAKETA ANTOLATU DA
Otsailaren 22tik martxoaren 2ra garatuko da Ordizian
Hemen da AHOZ-AHO 2013, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.
Horietako bakoitzak bere argitasuna badu ere, Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza forma duen konstelazio magikoa pizteko.
Kolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horiek Euskal Herriko dozena bat izarrekin elkartuko dira Kalabaza handi hori osatzeko, non istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria gordeko ditugun. Badakigu gure zeru-goia izarrez beterik dagoela. Zeu bezalako izarrak.
Gure kalabazak distira osoz argitu dezan, aurtengo hitzorduak ekitaldi berezia dauka:"Kontatu gurekin!" ipuinen ahozko narrazio lehiaketa.
Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa. Zeu bezalako pertsonei.Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako. Lehiaketa otsailaren 23an, larunbata, izango da, 22:00etan, Barrena Jaregian. Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez.
Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, Herri Antzokian, martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan. Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera.Epaimahaiak eta Publikoaren botoak erabakiko dute zein izar duen distirarik handiena, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.
Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera:Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Hemen da ipuinen Unibertsoa...Presta ezazu emozioen teleskopioa, eta murgil zaitez Kalabaza forma duen konstelazio magikoan.
Informazioa gehiago nahiz izanez gero deitu 647 20 14 01 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidera.
Lehiaketaren oinarriak