Ola Muchin txotxongiloa, asteazkenean
Aurten ere, Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Udaleko Kultura Sailak jaialdiko ikuskizunetako bat ekarri du Herri Antzokira. Emanaldia Kultura Familian Bizi zikloaren barruan sartzen da eta Poloniako Ola Muchin artistaren “Kukuryku” lana aurkeztuko da asteazken honetan Herri Antzokian, 17: 30etik aurrera.
Ola Muchin hainbat diziplina artistiko nahasten dituen aktorea da. Plastika, miniaturazko antzerkia, txotxongilo-antzerkia, magia komikoa eta kaleko artea uztartzen ditu. “Kukuryku”-k lanari esker 27 herrialde baino gehiago bisitatu ditu. Hala ere, lanbidez soziologoa izanik, modu autodidaktan erabaki zuen arte eszenikoetan aritzea.
Gaur egun Bartzelonan bizi da eta bertan proiektu berriak garatzen jarraitzen du Espai la Bayka esperimentazio eta sorkuntza eszenikoari eskainitako espazioan, Mau Teatroko Mauricio Riobó de la Cíarekin batera sortu zuen lekuan.
Ogibidez soziologoa izan arren, bere kabuz arte eszenikoetan aritzea erabaki zuen, antzerki-tresnak eskuratuz Rita Pelusio, Peter Weyel, Sue Morrison, Jordi Bertran, Ines Pasic eta Juliana Notarirekin, besteak beste. Argentinan, Alemanian, Italian, Mexikon, Hego Korean, Belgikan, Holandan, Polonian, Austrian, Eslovenian eta Turkian aritu da, eta Sari Berezia irabazi du KleinkunstFestivalen, Insel Usedomen Alemanian.
Erabat ustekabean, ardi-artilea eta feltrozko potentziala erabiltzeko teknika deskubritzen du, eta atseginena antzerki-osagarriak egitea dela konturatzen da: txotxongiloak, maskarak, bi metroko esku luze bat, edo azkenik Osvaldo, 1,2 m-ko altuerako txotxongilo bat, hau da, bere ikuskizuneko izarra.
”Kukuryku” ‑n Osvaldo Drevno mago ospetsuak publikoa harritzen du bere ilusio bitxi eta harrigarriekin. Oso ohikoa ez den artista honek oilasko baten eta egoera harrigarrietan agertzen diren beste pertsonaia batzuen laguntzaz garatzen ditu bere trikimailuak. Bere magia hain da harrigarria, non batzuetan Osvaldok berak ere ez baitaki nola amaituko den. Ilusionista karismatiko eta berezi honen saioek publiko mota guztientzat egokiak diren une komikoak sortuko dituzte. Obra honen atmosfera fantastikoa feltroz egindako eta Ola Muchin manipulatzaile eta aktoreak eskuz sorturtako txotxongiloen izaerak aberasten du.
Txotxongilo antzokiarekin hitzordua asteazken honetan arratsaldeko 17: 30etan Herri Antzokian. Sarrerak Barrenan salgai eta egunean bertan Herri Antzokian.