Terapistak taldearen antzezlana, GEH lehiaketan saritua
Kultura
Giza Eskubideak Herria VI. Nazioarteko Korto Lehiaketako lehen saria eta sari gaztea, biak, ‘Roberto’ laburmetraiak irabazi ditu, Carmen Córdobaren zuzendaritzapean. Goierriko sari onena, berriz, Oianguren institutuko Terapistak antzerki taldearentzat izan da. Guztira, 210 film labur jaso dira munduko 23 herrialdetatik. Zorionak parte hartzaile guztiei eta sarituei!